Volar

Volar

Noiz 2018-11-14T19:00:00+01:00 2018-11-14T19:00:00+01:00 - 2018-11-14T20:00:00+01:00 2018-11-14T20:00:00+01:00
Non Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


“Volar” dokumentala eta protagonistekin solasaldia

Indarkeria jasan duten 9 emakumek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortuta ekimena, genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua.

Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulan,genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, inolako biktimismorik gabe.

Emanaldiaren ondoren pelikulan parte hartu duten protagonistetako bi emakumerekin solasaldia izango dugu.

Azaroak 14, asteazkenean

19:00etan Kulturateko Areto Nagusian