ZINEGOAK HEDAPENA 2018

ZINEGOAK HEDAPENA 2018

Noiz 2018-03-14T19:00:00+01:00 2018-03-14T19:00:00+01:00
Non Kulturateko areto nagusia
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


Martxoaren 14an, eguaztenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian ZINEGOAK HEDAPENA 2018, film laburren emanaldia.

Aurtengo edizioan 6 film labur eskainiko dira, guztiak emakumeek zuzendutakoak.

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen Hegoak elkartearen eskutik, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz.

Ekimen hau urtero antolatzen da Bilbon, otsail inguruan, eta martxoan Euskal Herriko herri ugaritara heltzen da bere hedapenaren bidez. Gaur egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan

Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.