Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna

Noiz 2020-01-18T10:00:00+01:00 2020-01-18T10:00:00+01:00 - 2020-01-18T14:00:00+01:00 2020-01-18T14:00:00+01:00
Non Musakolako Institutuko goiko eraikinean

Informazio gehiago


Herritarrekin batera 220 zuhaitz landatuko dira. Aurten, Antoniñako istinga izango da kokaleku. Musakola auzoan dago, Anporreta mendira igotzeko hasieran. Bertan daude mineral garbitokiaren aztarnak. XX. mende hasieran burdin minerala atera eta garraiatzen zen aireko kable bidez Udaletxeko meategietatik Antoniñako garbitokiraino. Han Antoniña errekako urari esker garbitu eta sailkatu egiten zuten, eta gero garraiatu Bergarako labe garaietaraino. Lan hau iraun zuen aurreko mendeko 40. hamarkadara arte. Garbitokiko  presaren hormak, eta goiko baserrietara igotzeko errepideak ,sortu dute istinga artifizial bat.  Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta  170 sahats. Hitzordua 10:00etan ezarri da Musakolako  Institutuko goiko eraikinean. Landaketa ondoren hamaiketakoa eskainiko da. Udaletik gomendatu dute gomazko botak eramatea.