11 proposamen onartu dira Monterron parkea herritartzeko ideia lehiaketan

2018/06/20
Onartutako proposamenak erakusgai izango dira Kulturateko klaustroan, uztailaren 3tik 27ra eta irailaren 3tik 14ra.

Monterron parkea herrira zabaltzeko ideia lehiaketak beste urrats bat egin du bere ibilbidean. Dagoeneko ezagutzen da onartu diren 11 proposamenen zerrenda eta proposamen guztiok, erakusgai izango dira Kulturateko klaustroan uztailak 3tik irailak 14 arte, larunbatetan eta abuztua salbu itxita egongo da eta.

Proposamenak erakusgai dauden bitartean, arrasatearrek gustukoen duten proposamena bozkatzeko aukera izango dute. Arrasatearrek bozkatutakoa loteslea izango ez den arren, epaimahaiak aintzat hartuko du herritarren iritzia bere epaia emateko orduan.

 

Aukeratutako proposamenak

Honako hauek dira aukeratu diren eta, beraz, erakusgai izango diren proposamenen leloak:

  • Lurruna 1247
  • Bihurgune 1545
  • Begiraleku 2316
  • Ibilbide 2018
  • Uhina 2018
  • Pasear 0227
  • Townscape 2018
  • Sustraiak 2018
  • Parentesis 0132
  • Erroak 1218
  • Berdetuz 2018

 

Epaimahaia eta balorazioa

Epaimahaiko lehendakaria:

  • Juan Antonio Urdangarin Alustiza (Arrasateko Udala)

Epaimahaikideak:

  • Amaia Iriondo Alberdi (Arrasateko Udaleko arkitektoa)
  • Goretti Fariñas Egaña (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika saila)
  • Claudia Pennese (Euskal Herriko Arkitektoen elkargoa)
  • Ricardo Luis Urretxo Garcia (Euskadiko Ubide, Portu eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa)
  • Iñaki Viñuela Galarraga (Espainiako Paisajisten Elkartea.)
  • Juan José Arrizabalaga Echeverría (EHUko Hirigintza teknikaria)
  • Aitxiber Zallo Camara (EHUko Mugikortasun teknikaria)
  • Elisabeth Urrutia Bea (Mondragon Unibertsitatea. Hiri paisaia teknikaria)

Epaimahaiko idazkaria:

  • Eñaut Azkoaga Ugalde (Arrasateko Udala)

 

Epaimahaiak kontuan izango ditu, erabakitzako orduan, arrasatearren iritziaz gain, proposamenaren bideragarritasun ekonomiko-teknikoa, inguruarekin bat egiteko duen gaitasuna, irisgarritasun maila edota parkearen egungo erabilerekin duen bateragarritasuna (jaietako karpak, txosnak…), bai eta 100 plazako lurpeko aparkalekuaren bateragarritasuna ere.

Ideia lehiaketaren lehen fase hau bukatzean, hau da, herritarren iritzia ezagutzeko fasea, epaimahaiak bigarren faseari ekingo dio. Lehenik 5 finalista aukeratuko ditu, arestian aipatutako irizpideen arabera eta, ondoren, 5 finalista horien artean aukeratuko du irabazlea.

Sariak honakoak izango dira:

  • Irabazlea: 10.000€
  • Bigarren saria: 5.000€
  • Azken hiru finalistak: 1000€

 

Erakusketa epea eta ordutegia

Esan bezala, erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan.

Irekiera datak: uztailaren 3tik 27ra eta irailaren 3tik 14ra (abuztuan itxita egongo da)

Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Lekua: Kulturateko klaustroa (Azoka kalea 1)

Informazio eguneratzen da https://www.arrasate.eus/monterron orrian.