2010 urterako dirulaguntza programen deialdi irekian izena emateko epea zabalik da

2010/06/21
Card image cap
Eskabidea egiteko epea uztailaren 27an bukatuko da

Arrasateko Udalak dirulaguntzak eta laguntzak ematea jasotzen du urteroko aurrekontuetan, udal intereseko kontsideratzen diren eremu eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten ekintza askotarikoetan laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia egiten du, 2010eko urtealdian garatu beharreko proiektuetarako laguntzak eta dirulaguntzak emateko.

 

Dirulaguntzak ikusi