2015 urterako diru-laguntza programen deialdia zabalik

2015/04/07
Card image cap
Maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea

Arrasateko Udalak diru-laguntzak eta laguntzak ematea jasotzen du urteroko aurrekontuetan, Udal intereseko kontsideratzen diren eremu eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten ekintza askotarikoetan laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 30ean hartutako erabaki bitartez, 2015 urtealdian garatu beharreko proiektuetarako laguntzak eta diru-laguntzak emateko.

Aipatu Deialdia 2015eko apirilaren 7an publikatu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 13an bukatuko da.

Informazio osagarria dirulaguntzen web orrian aurkitu dezakezu.