‘Administrazio Orokorreko Teknikari’ bat hautatzeko deialdia

2021/11/05
Izena emateko epea: azaroaren 5etik azaroaren 12ra bitartean (biak barne).

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du, ‘Hirigintzako Administrazio Orokorreko Teknikaria’ lanpostua, bitarteko izaeraz, hornitzeko.

Hautagaiak zuzenbidean lizentziatuak edo graduatuak izan beharko dira, eta 4. hizkuntza eskakizuna, edo gutxienez 3. hizkuntza eskakizuna, egiaztatuta izan beharko dute, prozesuan parte hartu ahal izateko.

Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da.

Hautaketa prozesua nola egingo den hemen ikus daiteke.