‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ antzezlana Arrasateko Gaztetxean urriaren 21ean

2022/10/19
Card image cap
Gaueko 21:30ean izango da emanaldia. Arrasateko Emakume Txokoak antolatu du ekimena. Sarrera doakoa da.

‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ antzezlana taularatuko da Arrasateko Gaztetxean urriaren 21ean. Gaueko 21:30ean izango da emanaldia. Arrasateko Emakume Txokoak antolatu du ekimena. Sarrera doakoa da.

Honela dio sinopsiak: Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.

Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko.

Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.

Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas.

Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza