‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 11tik aurrera
2026/01/07
‘Familian Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat jarriko du martxan udalak hurrengo urtarrilaren 11n. Ekimen honen helburua da neguko domeka arratsaldeetan familiei denbora eta espazio bat eskaintzea modu ludikoan harremanak izateko eta gozatzeko.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei, elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea. Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.
Domekero izango da hitzordua, urtarrilaren 11an hasi eta martxoaren 22ra bitartean, 11 saio guztira (urtarrilak 11, 18, 25, otsailak 1, 8, 15, 22, eta martxoak 1, 8, 15, 22). Okendoko ludotekan izango dira hitzordu gehienak, bi izan ezik: otsailaren 22an Santa Marinan eta martxoaren 22an Usaetxen.
Izena eman daiteke bai Ludoteketan eta baita aktibitatean bertan ere.
Honako hauek dira FAMILIAN JOLASEAN ekimenaren hitzorduak:
- Norentzat: 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak
- Eguna: domekak
- Ordua: 17:30-19:30
- Egutegia:
- urtarrilak 11, 18, 25
- otsailak 1, 8, 15, 22
- martxoak 1, 8, 15, 22
- Lekua: Okendoko ludotekan, otsailaren 22 eta martxoaren 22an izan ezik
- Otsailaren 22an Santa Marinako ludotekan
- Martxoaren 22an Usaetxeko ludotekan