‘Harriak’ programaren ‘Guacamayo’ erakusketa Kulturaten irailaren 15etik urriaren 13ra

2023/09/14
Card image cap
"Harriak" arte garaikideko programa bat da, helburu duena bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak prestatzea.

Arrasateko Udalak eta Eremuak elkarteak aurtengo "Harriak" programaren laugarren erakusketa aurkeztu dute gaur, zeina egubakoitzean estreinatuko baita, irailaren 15ean, 18:30ean, Kulturaten. Erakusketa, "GUACAMAYO" izenekoa, Zallan, Agurainen eta Ean egindako erakusketa arrakastatsuen jarraipena da. "Harriak" arte garaikideko programa bat da, helburu duena bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak prestatzea.

Programa berritzaile honen ardatza da ikusgarritasuna ematea artista berriei eta bitartekari artistikoei. "Harriak" Eremuak ekimenaren helburua da herri txikietan sormen praktika garaikideekin sentikorra den testuinguru bat sortzea, eta lan prozesuak eta arte bitartekotza sustatzea.

Ander Perez Puelles artista arabarrak ondutako edizio honetan, Silvia Coppola, Victor Ortuño, Ibai Madariaga eta Miel Oyarzabal artista gonbidatuek beren proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte Kulturate kultura zentroko klaustroan. Erakusketa hilabetez egongo da zabalik, irailaren 15etik urriaren 13ra arte, eta astelehenetik zapatura arratsaldeko ordutegian bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era.

Erakusketaz gain, irailaren 28an, bisitariek aukera izango dute Paula Guerrero artistaren eta musikariaren kontzertu bereziaz gozatzeko, Kulturateko klaustroan bertan. Paula Guerrerok zuzeneko pieza bat osatuko du, espazioaren ezaugarri akustiko paregabeak kontuan hartuta, eta horrek aparteko esperientzia musikala izatea agintzen du.