‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’ gurasoentzako hitzaldia martxoaren 2an Kulturaten

Hitzaldi sorta honen helburua da gurasoekin hausnartzea seme-alaben heziketaren inguruan, eta gurasoei hainbat gune eskaintzea egunero sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak partekatzeko.

Udaleko Gazteria sailak, “TREBA Gurasoak” programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean martxan jarritakoa, bigarren hitzaldia antolatu du martxoaren 2rako.

Programa honen helburua da gurasoekin hausnartzea seme-alaben heziketaren inguruan, eta gurasoei hainbat gune eskaintzea egunero sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak partekatzeko.

Oraingoan, hitzaldiak hezkidetzaren gaia jorratuko du: ‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’. Martxoaren 2an izango da, eguaztena, 18:00etan Kulturaten, areto nagusian. Saioa Nerea Lores adituak gidatuko du, eta euskaraz izango da.

Hurrengo hitzaldiak:

  • Apirilaren 6an, eguaztena: emozioen garrantzia familian. Zelan zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Donna Apellaniz.
  • Maiatzaren 6an, egubakoitza: komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Izena emateko epea zabalik dago www.arrasate.eus/izen-ematea atarian. Informazio gehiago udaleko Gazteria sailean eskuratu daiteke 943 25 20 65 telefonora deituta eta gazteria@arrasate.eus helbidera idatzita.