‘Heldu da kontua’ helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Maider Alcelay saritu du, eta kontaketa eskainiko du azaroaren 17an Arrasaten

2022/11/09
Card image cap
Maider Alcelayk ‘Emeen kemen’ saioa eskainiko du Igor Sala musikariarekin batera azaroaren 17an, 19:00etan, Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan. Saioa doakoa izango da.

Helduentzako euskal kontalarien zirkuitua sortu berri da, ‘Heldu da kontua’ izenekoa. Arrasateko Biblioteka izanik ekimenaren bultzatzailetariko bat, ikuskizunak jaso eta antolatuko ditu. Ekimenaren barruan urtero kontalari bi sarituko ditu epaimahai aditu batek, eta kontalari bi horiek saioak eskainiko dituzte hainbat herritan. Lehen edizio honetan sarituko dira Maider Alcelay kontalari arrasatearra eta Mireia Delgado durangarra.

Horren harira,  Alcelayk ‘Emeen kemen’ helduentzako kontaketa saioa eskainiko du Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan, Igor Sala musikariarekin batera, azaroaren 17an, 19:00etan. Saioa doakoa izango da.

Helduentzako Kontalaritza Sorkuntzaren Saria

Euskaraz eta helduentzat sortutako kontalaritza ikuskizun berrientzako saria da. Saria urtero euskal kontalari bik jasoko dute, eta saridunek hainbat herritan egingo dute zirkuitua.

Egitasmoaren helburuak dira helduentzat euskaraz sortutako kontalaritza programazio egonkor bat sortzea, sorkuntza berriak taularatzeko espazio berriak sortzea eta kontalari euskaldunen lanak ezagutaraztea.