Arrasateko Udalak tailerrak antolatu ditu gurasoentzat ‘Sexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan’ gaiari buruz
Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak eta Prebentzio Zerbitzuak, 0-16 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, 2 saioko 3 tailer antolatu dituzte sexualitatearen inguruan, seme-alaben adin tartearen arabera.
Saioen helburua da gurasoei tresnak eskaintzea seme-alabengana hobeto heltzeko, baita sexualitateari dagokionez ere. “Esaten dute gaur egun gazteek geroago eta azkarrago esperimentatzen dutela, baina horrela al da? Aukera izango dugu horren inguruan berba egiteko. Oso normala da zalantzak izatea gai honen inguruan, askotan helduok ez dugulako halako heziketarik jaso. Saioetan, giro ziur eta erlaxatuan, zalantza horiek argituko ditugu Arrasateko Sexologia Zerbitzuko profesionalok” nabarmendu dute.
Hona hemen 6 saioen ordutegiak, seme-alaben adin tarteen arabera banatuta:
- 0-5 urte: maiatzaren 16an eta 23an, 18:00-19:30, Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan.
- 6-11 urte: maiatzaren 2an eta 9an, 18:00-19:30, Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan.
- 12-16 urte: maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an, 18:00-19:30, Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan.
Izena emateko epea: hitzaldi bakoitzaren aurreko egubakoitzean amaituko da. Horretarako, bide bi dago: udalaren webgunean, https://izenemateak.arrasate.eus, eta 943 25 20 00 telefonora deituz.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta “Komunikazio ez bortitza” hitzaldia, TREBA Gurasoak egitarauaren barruan 2022/05/03
Gazteria
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Arrasateko Udalak laguntzak bultzatu ditu herriko elkarteek antolatutako udalekuetan haurren parte-hartzea sustatzeko 2022/05/09
- Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta “Komunikazio ez bortitza” hitzaldia, TREBA Gurasoak egitarauaren barruan 2022/05/03
Sexologia Zerbitzua
- GIBaren aurkako borrokaren munduko eguna 2021/11/30
- Sexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan 2021/05/12
- Abian da berriro sexologia zerbitzua 2020/11/26