udaberriko ostegunERO: apirilak 30ean ‘Bizitzaren laborategian’ eta ‘El aroma del cuscús’ emanaldiak

2020/04/29
Card image cap
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegun honetan, apirilak 30, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka

Arrasateko bibliotekak abian du ‘Udaberriko ostegunERO’. Astero jarduerak eskaintzen dira online www.arrasate.eus web orrian, haur zein helduentzat: kontaketak, musika, magia, zientzia esperimentuak eta beste hainbat. Hurrengo hitzordua apirilaren 30ean izango da, eta honako bi emankizunak izango dira aukeran:

  • ‘Bizitzaren laborategian’ Ana Galarragarekin. Ipuin Kontaketa zientzia esperimentuekin. 4 urtetik gorakoentzat.
  • ‘El aroma del cuscús’ Kamel Zouaouirekin. Istorioa bat 15 minututan. Helduentzako.

Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegun honetan, apirilak 30, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka

Solasaldiak online

Bestalde, solasaldiak eskaintzen dira Bibliotekan online gazteleraz eta euskaraz, baita Jayren mintzataldea ingelesez ere. Honakoak dira ekainerarteko ekintzak:

  • Apirilak 30: Mintzapraktika ingelesez ONLINE.
  • Maiatzak 7: Horma / Anjel Lertxundi (Literatura solasaldia) ONLINE.
  • Maiatzak 13: Cautiva en Arabia / Cristina Morató (Tertulia literaria: Literatura y viajes) ONLINE.
  • Ekainak 4: Joxe Zapirainen bertso malkoak / Pio Perez Aldasoro (Literatura solasaldia) ONLINE.