‘Zerbitzu berezietako (C2)’ langile bi hautatzeko deialdia

2022/07/07
Izena emateko epea zabalik.

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du presazko izaeraz, zerbitzu berezietako C2 mailako bitarteko funtzionario bi izendatzeko.

Hautagaiek Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulua izan beharko dute, eta 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute, prozesuan parte hartu ahal izateko.

Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da, eta epea zabalik mantenduko da gutxieneko hautagai kopurua izan arte.

Hautaketa prozesua nola egingo den hemen ikus daiteke.