“BEGIRADA ALDATU, HERRIA ERALDATU! - Hirigintza genero ikuspegitik aztertzen” prozesuak auzoz auzoko esplorazio-ibilbideei ekingo die

2025/10/17
Card image cap
Urriaren 21, 22, 28 eta 29an egingo dira hitzorduak, eta ez da aurretiazko izen ematerik beharko.

Arrasateko Udalak herritarrak gonbidatu ditu urrian zehar egingo diren auzoz auzoko esplorazio-ibilbideetan parte hartzera. Ibilbide hauek “Begirada aldatu, hiria eraldatu!” proiektuaren parte dira, eta helburua da espazio publikoak genero-ikuspegitik aztertzea, herritarren esperientzia eta iritziak oinarri hartuta.

“Genero ikuspegia ez da soilik gizon edo emakumeen ikuspegia elkarbanatzea, bizi dugun espazioaren inguruko hausnarketa orokorra bultzatzea da helburua. Ze espazio diren atseginagoak bilakatu behar direnak, zein kale edo irisgarritasun neurri hobetu beharko litzateke… Azterketak honek pertsona guztien ongizaterako neurriak proposatzea du helburu” azaldu dute Udal ordezkariek.

Auzoz auzoko ibilaldiak

Ibilbideetan, auzoetako kale eta espazioak bertatik bertara aztertuko dira, irisgarritasuna, mugikortasuna, segurtasuna eta topaguneak bezalako gaiak lantzeko. Udalak herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jotzen du, eta animatzen du pertsona guztiak —bereziki zaintzan aritzen direnak, emakumeak, gazteak, haurrak, adinekoak eta disidentziak— beren ikuspegia eta esperientziak partekatzera.

Hurrengo ibilaldiak izango dira:

  • Alde Zaharra, Feriala, Txaeta, San Andres: urriak 21, 18:00etan, Jokin Zaitegi gela (Kulturate)
  • Altamira, Santa Marina, Santa Teresa, Musakola: urriak 22, 18:00etan, Toki Argi – Jubilatuen Etxea (Agerre kalea 2, Santa Marina)
  • Zarugalde, Gorostiza, Uribarri, Uribe, Munar: urriak 28, 18:00etan, Uribarriko Jubilatuen Etxea (Usaetxe plaza 4, 4B)
  • Landa-eremuko auzoak: urriak 29, 18:00etan, Loramendi Gela (Kulturate)Ez da esplorazio-ibilaldia izango

Parte hartzea doakoa da eta ez da aurrez izena eman behar.

Galdetegia zabalik hilabetea amaitu arte

Auzoz auzoko esplorazio ibilbideez gain, online galdetegi bat ere martxan dago beste hainbat galderari erantzuteko. Inkesta herritarra urriaren 1etik 31ra bitartean egin ahal izango da:

NOla bizi duzu arrasate inkesta