Arrasateko Emakume Txokoak “Complicidades” argazki erakusketa antolatu du otsailaren 16tik 28ra

2021/02/15
Card image cap
Emakume Txokoan izango da, otsailaren 16tik 28ra, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: astelehenetik egunera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; egubakoitzean, 10:00etatik 15:00etara.

Arrasateko Emakume Txokoak “Complicidades” argazki erakusketa antolatu du Emakume Txokoan otsailaren 16tik 28ra. Egilea da Mabel Medina Valenzuela, Peruko ikus-entzunezkoen errealizadorea, Quechua herrikoa. Erakusketak bere ibilbidea islatzen du emakume izatearen ikuspegitik, gizarte komunikazioan dituen gaitasunez baliatuta eta Quechua herriko ondorengo baten gisa.

Medinak bideo eta argazki errealizazio dokumentaletan parte hartu du Latinoamerikan eta Europan, baita komunikazio komunitarioko prestakuntza prozesuetan ere, zehazki Peruko eta Latinoamerikako indigenen eta nekazarien mugimenduekin. Gaur egun, parte hartzen du Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarean.

Erakusketa emakumeen ingurukoa da, baina haien bizipen eta irudiak jasotzeaz gain, hitz egiten du ere zer ulertzen duen eta zer inplikazio dagoen egileak berak bisitatutako lurraldeei buruz irudikatzen diren borroka prozesuez. Erakusketa 19 argazkik osatzen dute.

“Konplizitateen” bertsio honetan, azaltzen dira Abya Yala-ko hainbat lurraldetako (Bolivia, Peru eta Argentina) eta Euskal Herriko emakumeen borrokak eta erresistentziak, besteak beste, ardatz izanik sexu erasoak, lurraldearen defentsa, autodeterminazioa eta elikadura subiranotasuna.

Arrasateko Emakume Txokoan egongo da ikusgai astelehenetik eguenera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta egubakoitzetan 10:00etatik 15:00etara. Erakusketara bertaratu aurretik, komeni da hitzordua hartzea 943 79 41 39 edo 618 20 62 33 telefonora deituta, edo emakumetxokoa@arrasate.eus helbidera idatzita.