“Santamas 2022” kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak

2022/10/21
Izena emateko epea urriaren 21 ean hasi eta azaroaren 18an bukatuko da

Arrasateko Udalak onartu berri dauka “Santamasetan” kalez-kaleko (Garibai-Kontzezino aldean)  salmenta “edozeinek erabiltzeko jarduera berezi”ko lizentziak emateko plegua eta bertan azaltzen da lizentzia horiek lortzeko prozedura.

Informazioa eta eskaera orria Herritarren Atarian eskuragarri egongo da.