Abian da “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpaina
Badira hainbat urte urtarril eta otsail bitartean kanpaina honetako saioak egiteari ekin geniola Udalako Ingurumen Eskolan.
Debagoieneko ikastetxeetan, LHko 3. zikloan eta DBHko 1.mailan egiten dira hainbat saio hondakinen problematika lantzeko. Kanpainaren helburu nagusiak dira gaiari buruz informatzea eta kontzientziatzea.
Saio horietan gai hauek guztiak lantzen dira: hondakinak ondo sailkatzea zer garrantzitsua den, zer aukera dagoen materialak berrerabiltzeko, zenbat modu dagoen hondakin gutxiago sortzeko, hondakinek naturan zer arazo sortzen duten, zer erlazio dagoen gure kontsumo ereduaren eta sortzen dugun hondakin kopuruaren artean...
Horrekin batera, saioetan parte hartuko duten ikasleek aukera izango dute horma irudi lehiaketan (3. zikloan) eta lelo lehiaketan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan) parte hartzeko. Maiatzaren 13 arteko epea daukate lanok egin eta aurkezteko.
Aurtengo kanpainaren leloa da “Zaborra gehiegi, kalte larregi” esaldia, Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasle talde batek asmatua iazko lelo lehiaketan. Era berean, aurten jasoko diren esaldietatik aukeratuko da hurrengo urterako kanpainarako leloa.
Aurtengo kanpainan parte hartuko dute Debagoieneko LH 3. zikloko 26 taldek eta DBHko 1.mailako 29 taldek.
Albiste erlazionatuak
Juventud
- Gazte Ikastaroak 2016/09/20
Gazteria
- TREBA gazteak: gazteentzako hitzaldiak 2023/01/19
- Gurasoei seme-alaben hezkuntza-lanean tresnak eskaintzeko hitzaldi eta tailer ugari antolatu ditu Udalak 2023/01/18
- ‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 15etik aurrera 2023/01/11
- Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean 2022/10/05
Hezkuntza
- Arrasateko Udal Euskaltegiaren egoitza berria (Kulturolan) estreinatzeko ekitaldia irailaren 28an 2022/09/28
- Eskolara Oinez autorik gabeko egunean 2022/09/22
- Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuak Arimazubi plazan hasiko du ikasturte berria 2022/09/20
- Eskolara Oinez kanpaina 2022/09/14
Ingurumena
- BERTAN BEHERA geratuko da ZUHAITZ EGUNEKO landaketa herrikoia 2023/01/17
- Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin 2023/01/11
- Arrasateko argiteria publikoaren % 60 LED teknologiaduna da, eta energiaren kostuan % 50 aurreztea lortu da 4 urtean 2022/11/09
- Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia 2022/10/11