2020ko lehen hiruhileko ur kontsumoaren irakurketak

2020/03/18
Herritarrei ur kontsumoa apuntatzeko eskatzen diegu

Herritarrei jakinarazten zaie, koronabirusagatik hartu beharreko neurriak direla medio, 2020ko lehen hiruhileko ur kontsumoen irakurketak ezingo direla ohiko moduan egin. Beraz, Arrasateko etxebizitzetako atari guztietan, ur kontsumoak apuntatzeko KARTELAK jarri dira, izandako ur kontsumoak BERTAN APUNTATZEKO. Kartelak, GUTXIENEZ, BI ASTEZ egongo dira atarietan.

Neurri hau aplikatzearen arrazoia da, bigarren hiruhileko ordainagirian sei hilabeteko ur kontsumoaren pilaketa ekiditea.