2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetako proiektuen artean jasotako Pumptrack parkearen kokalekua, aztergai
Pasa den martxoaren 25ean abiatu zen 2021-22ko aurreko parte-hartzaileen Bozketa Fasea. Herritarrek 16 proiekturen artean bozka dezakete apirilaren 10a bitarte. Horien artean Pumptrack bizikleta eta patineteentzako zirkuitua ezartzeko proiektua dago. San Cristobal eremuan jartzeko proposamena jaso zen aurrekontu partehartzaileen esku-orrian, baina Udalak beste hainbat eremu posible ere baditu esku artean, esaterako Markulete.
Horrez gain, online bozkatzeko sisteman egokitzapenak egin dira eta horrela, herritarrek, proiektu guztiak baloratu ditzakete aldi berean. Nahi beste proiektu baloratu daitezke irizpide hauen arabera: asko gustatzen zait, gustatzen zait, ez nau asetzen eta ez nuke egingo.
Arrasateko Udalak herritarrei dei egiten die prozesuan parte har dezaten.
Albiste erlazionatuak
Partaidetza
- Arrasateko 900 bizilagun inguruk, 6.373 punturekin, 6 proiektu lehenetsi dituzte 2021-2022ko partaidetzako aurrekontuetan 2022/04/21
- Uribe auzoko parkea ‘Kaleidoskopio’ eta Legarra plazakoa ‘Erdi Aroko hiri’ bihurtzea aukeratu dute herritarrek 2022/03/31
- 16 proiekturen artean bozkatu ahal izango dute arrasatearrek apirilaren 10a bitarte 2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetan 2022/03/25