2023ko Udaixen izena emateko epea zabalik

2023/06/06
Card image cap
Ekainaren 27tik uztailaren 20ra bitartean egitarau zabala antolatu da, eta ekainaren 18a baino lehen eman behar da izena Gaztetxokoetan edo sare sozialen bitartez

Arrasateko Udaleko Gaztetxokoek prest dute jada aurtengo Udaixe programa, 12-17 urte arteko gazte guztiei zuzendutako udako egitaraua, uda sasoian ere aisialdiaz gozatzen jarraitzeko.

Ekainaren 27tik uztailaren 20ra bitartean egitarau zabala antolatu dute, nerabeen proposamenak entzun eta haiei leku eginda: irteerak, ekintzak... eta baita lasai egoteko momentuak ere.

Izena eman behar da aurrez, ekainaren 18a baino lehen, Gaztetxokoetan edo zerbitzuetako sare sozialen bitartez.

Hona hemen aktibitate eskaintza:

  • Ekainaren 27an – IZAR BEHAKETA KURTZETXIKIN. 18:00-23:00.
  • Ekainaren 29an – SUKALDARITZA TAILERRA. 11:00-17:00.
  • Uztailaren 4an – PAINTBALL + LANDA PANTANORA IRTEERA. Plaza mugatuak.
  • Uztailaren 6an – KUSTOMIZAZIOA + ARGAZKI SAIOA PORRUKUTXAN. 16:00-21:00.
  • Uztailaren 11n – BIZIKLETAN USAKORA. 11:00-18:00.
  • Uztailaren 13an – IRTEERA MUTRIKUKO PISTINA NATURALETARA. 11:00-19:00. Plaza mugatuak.
  • Uztailaren 18, 19, 20an – GAZTE KONKIS ELOSUN.