2026ko udal egutegia egiteko argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki da, gaurtik hasi eta hilaren 15era arte
2025/10/01
Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2025ko urriaren 15era arte izango da, egutegia@arrasate.eus helbidera.
Datorren urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Honako hau hirugarren lehiaketa izango da.
16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, gaurtik hasi eta hilaren 15era arteko epea izango da, argazkiak egutegia@arrasate.eus helbidera bidaliz. Gehienez bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Argazki bakoitzak sari bana izango du, 150€ko erosketa bonoa, herriko komertzioetan erabiltzeko.
Ezagutu hemen 2026ko Arrasateko egutegia egiteko III. argazki lehiaketaren oinarriak.