231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko

2022/06/20
Card image cap
Horrez gain, 80 urtetik gorako herritarrentzako omenaldian, 100 izen emate egon dira momentuz eta ‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarirako, berriz, 1.039 pertsonak eman dute izena.

Dagoeneko ate joka ditugu San Juan festak eta ildo horretan, urtero legez, udalak zozketa egin du jaietako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko.

Izena emateko epea pasa den eguaztenean amaitu zen, ekainaren 15ean, eta emaitzak hauek izan dira:

Sanjuanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko, 231 izen emate egon dira. Plazak honela banatuko dira:

  • Haurren danborrada ikusteko: 10 tokiko bi (20 lagun)
  • Errementari dantza ikusteko: 8 tokiko bi (16 lagun)
  • Nagusien danborrada ikusteko: 8 tokiko bi (16 lagun)

Izena emandako guztien artean zozketa egin da, eta zuzenean komunikatu zaie irabazleei.

Horrez gain, 80 urtetik gorako herritarrentzako omenaldian, 100 izen emate egon dira.

‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarirako, berriz, 1.039 pertsonak eman dute izena (85 izen emate egon dira eta guztira 1.039 plaza eskatu dituzte).