248 auzotarrek hartu dute parte Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan margotuko den murala aukeratzeko parte-hartze prozesuan

2021/03/30
Hiru proposamen aurkeztu ziren eta 2. proposamena izan da bozkatuena (119 boto). Martxoaren 15etik 26ra izan dute auzotarrek bozkatzeko aukera

Arrasateko Udalak Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan murala margotuko du, Pook arrasatear artista taldearekin elkarlanean:  Joana Manzizidor eta Lexuri Doyague. Horretarako parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian martxoaren 15etik 26ra, auzotarrei mural proposamena lehenesteko aukera emanaz. Hiru aukera zeuden bozkatzeko eta 2. proposamena izan da aukeratua.

Guztira 248 auzotarrek hartu dute parte, eta bozka honela banatu da proposamenen artean:

  1. Proposamena: 82 bozka.
  2. Proposamena: 119 bozka.
  3. Proposamena: 47 bozka.

Mural hau, Toki Argi Jubilatuen etxea dagoen aurreko plazako paretan margotuko dute apirilaren 1, 2,3,4 eta 5ean, eguraldiak laguntzen badu. 

Maitane Muñoz Goikoetxea Gizarte Ongizatea eta Gazteria zinegotziak auzotarren parte-hartzea eskertu du: “garrantzitsua da politika publikoak era partekatuan burutzea eta herritarrek bereziki ongi erantzun dute. Espazio honi bizi berri bat emateko asmotan bultzatu dugu ekimena, Udal Gobernuak estrategikotzat duen herriaren zaharberritzean ale txiki bat jarriz”.