251 arrasatearrek parte hartu dute Parkour parkearen diseinuaren aukeraketan, Obenerreka pilotalekuan kokatuko dena

2021/04/15
Card image cap
Martxoaren 18tik apirilaren 11ra bitartean, herritarrek bozkatu dute udalak aurkeztutako hiru aukeren artean gustukoen duten proposamenaren alde: 3. diseinua izan da bozkatuena, 71 botorekin.

Haurren Kontseiluak 2019an proposatutako ekimenetako bati erantzunez, Arrasateko Udalak Pakour parkea eraikiko du Obenerreka pilotalekuaren inguruan.

Hala ere, proiektu hau arrasatearrekin elkarlanean landu gura izan du. Hori dela eta, martxoan eta apirilean partaidetza prozesu bat jarri zuen abian parke horren diseinua aukeratzeko. Horrela, udalak 3 diseinu prestatu zituen, eta guztietan bilatu zuen parkea edonork erabiltzeko modukoa izatea eta parte hartzaile guztien mailara eta esperientziara egokitu ahal izatea.

Beraz, guztira 251 arrasatearrek parte hartu dute diseinua aukeratzeko prozesuan. Botoa emateko bide bien artean, fisikoa (BAZ) eta Kulturate izan dira erabilienak.

Hona hemen bozketaren laburpena:

 

WEB-a

Fisikoki (BAZ eta KULTURATE)

GUZTIRA

1 diseinua

15

16

31

2 diseinua

26

25

51

3 diseinua

23

48

71

Baliogabeak

1

97

98

GUZTIRA

65

186

251

 Botoak baliogabetzeko arrazoiak hauek dira:

  1. 1 Ez du botoa markatu
  2. 3 Ez dute 16 urte
  3. 1 Boto orria  ez da baliozkoa (beste orri bat erabili du)
  4. 4 Ez daude Arrasaten erroldatuta
  5. 4 Pertsona berak 2 aldiz bozkatu du
  6. 85 Nortasun agiriaren zenbaki gabe.
  7. 98 GUZTIRA

 

Gaur egun, udal teknikariak proiektua idazten ari dira. Udalaren asmoa da proiektua gauzatzeko lizitazioa 2021eko azken hiruhilekoan egitea, eta parkea eraikitzen 2022ko hasieran hastea. Lanek 4 hilabete iraungo lukete. Aurreikusitako aurrekontua 200.000 € ingurukoa da. Behin betiko inbertsioa lizitazioaren emaitzaren araberakoa izango da.

Ezaugarri horiek dituen lehenengo gunea izango da Arrasaten, norbanakoaren mugimen gaitasunean oinarritutako lehen parkea. Eraikuntza berri horren bidez, Obenerreka osorik biziberrituko da, aisialdirako eta kirolerako gune gisa.

 

Sakatu aukera irabazlea ikusteko.

Aurkezpen bideoa ere ikusgarri dago.