Gabonetako Eskaparate Lehiaketan, Arrasateko Udalak antolatua, 28 establezimenduk hartuko dute parte

2021/12/14
Card image cap
Abenduaren 19ra bitartean eman ahalko da bozka, udalaren eta Ibai-Arte merkatari elkartearen web orrietan. Parte hartuko duten establezimenduek pegatina bat daukate erakusleihoan QR kode batekin, zeinak bideratzen duen botoa emateko atarira.

Arrasateko Udalak aurten ere Gabonetako Eskaparate Lehiaketa antolatu du. Guztira 28 saltokik hartuko dute parte. Establezimenduen erakusleihoak apainduta egon beharko dira abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra arte.

Saltoki hauek parte hartuko dute: Amaia Albes, Tamayo, Resusta-Karrikiri, Maiatz, Kids&Us Arrasate, Belun, Peluquería Toñi & Sandra, Bea Lentzeria, Elena Moda, Eya Etxetresnak, Zarraoa Lurrindegia, Instituto Optico Auditivo, Gare Loradenda, Altuna Lurrindegia, Traskilon, Itxaso Mertzeria, Olgeta, Lirain Estetika, Kapikua, Sikol Lentzeria, Santa Marina Farmazia, Chic Estilistak, Intersport Loramendi (Maiatzak 1 kalea eta Garibai Etorbidea 6), Tienda Feli, Nua Estetika Zentroa, Otamendi harategia eta Ohial denda .

Abenduaren 19ra arte bozkatu ahal izango da, eta horrek establezimenduei balioko die 'Herritarren saria eta 'Haurren eta gazte saria' irabazteko. Udalaren webgunetik 

zein Ibai-Arteren webgunetik bozkatu ahal izango da. Parte hartzen duten establezimenduek pegatina bat daukate erakusleihoan QR kodea duena, zeinak bideratzen baitu bozketa atarira. ‘Herritarren saria’ bozkatzen dutenen artean 100 euroko bost bonu zozketatuko dira, eta ‘Haurren eta gazteen saria’ bozkatzen dutenen artean 30 euroko bost bonu. Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko dira.

 

Sari nagusiak epaimahaiko kideek emango dituzte, epaimahai hori osatuta hiru kidez: Ibai-Arteko ordezkari bat, diseinuko aditu bat eta udaleko ordezkari bat. Sariak banatuko dira abenduaren 21ean.

 

Aurtengo sariak:

 

  • 1. saria: plaka eta 600 euro.
  • 2. saria: plaka eta 400 euro.
  • 3. saria: plaka eta 300 euro.
  • 4. saria: plaka eta 200 euro.
  • ‘Herritarren saria’: plaka eta 300 euro.
  • ‘Haurrren eta gazteen saria’: plaka eta 300 euro.

 

2019 urtean 1.415 herritarrek eman zuten botoa webgunearen bitartez. 2020an, berriz, 1.751 boto jaso ziren ‘Herritarren saria’n, eta 100 boto ‘Haurren eta gazteen saria’n.

 

Gabonetako leihoen eta balkoien lehiaketa ere martxan

 

Herritarrek ere aukera izango dute Gabon hauetan lehiatzeko. Udalak Gabonetako leihoen eta balkoien lehiaketa sortu du herritarrentzat. Kasu horretan, izena emateko epea abenduaren 19an itxiko da. Saria emango da herritarren bozkarekin, eta bozkatu ahal izango da abenduaren 20tik 26ra udalaren webgunearen bitartez. Leihoen eta balkoien lehiaketan parte hartzeko, gutxienez argazki bat igo beharko da webgunera.

 

Sari nagusi bat banatuko da: irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bozka ematen duten guztien artean 100 euroko bonu bat zozketatuko da, biak herriko edozein komertziotan gastatzeko. Sariak abenduaren 27an emango dira.