277 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko

2025/06/12
Card image cap
Gaur eta bihar artean jakinaraziko zaie irabazleei SMS bidez.

Dagoeneko ate joka ditugu San Juan festak eta ildo horretan, urtero legez, udalak zozketa egin du jaietako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko.

Izena emateko epea asteartean amaitu zen, ekainaren 10ean, eta emaitzak hauek izan dira:

Sanjuanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko, 277 izen emate egon dira. Batzuek guztietan eman dute izena, eta beste batzuk, ordea, bakarren baten. Honako izen emate hauek egon dira:

  • Errementari dantzarako: 276
  • Helduen danborradarako: 111
  • Haurren danborradarako: 53

Honako plaza hauek zozkatu dira:

  • Haurren danborrada ikusteko: bi pertsonentzako 10 sarrera (20 lagun)
  • Errementari dantza ikusteko: bi pertsonentzako 8 sarrera (16 lagun)
  • Nagusien danborrada ikusteko: bi pertsonentzako 8 sarrera (16 lagun)

Irabazleak

Izena emandako guztien artean zozketa egin da, eta zuzenean komunikatuko zaie irabazleei SMS bidez gaur eta bihar artean. Irabazleen datuak babesteko asmoz, ezingo dira izen-abizen edota NAN zenbakiaren digituak erakutsi publikoki.