300 Abaritz landatuko ditu Udalak Bedoña eta Udalako lursailetan

2020/02/26
Card image cap
Antoniñan ere, otsailean, 100 haltza inguru landatu dira. Urtarrilean, berriz, Zuhaitz Eguna baliatuz, herriko gaztetxoekin batera 220 arbola ezarri ziren istingan bertan: 50 haltz eta 170 sahats.

Arrasateko Udalak 300 Abaritz landatuko ditu Bedoña eta Udalako lursailetan. Abaritzak, Udalaitzen bakarrik hasten diren haritz espezie berezi bat dira. Landaketa berria, bere garaian bertan jasotako ezkurretatik hazitako abaritzak izango dira. Ekimena Bedoñako eremuan bertan aurkeztu dute.

Kopuru horretatik, hainbat heskai batean landatuko dira aztertzeko abaritzak zer nola egokitzen diren eremu horretara. Bedoñaren aldameneko lursailaren itxituran landatuko dira dagokion distantzia errespetatuta.

Antoniñan ere, otsailean, 100 haltza inguru landatu dira. Urtarrilean, berriz, Zuhaitz Eguna baliatuz, herriko gaztetxoekin batera 220 arbola ezarri ziren istingan bertan: 50 haltz eta  170 sahats.

“Eragin handia dute ingurumenaren alde egiten ditugun tokiko ekimen txikiek” azaldu du alkateak. “Egungo hazkunde eta kontsumo eredua baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa eragiten ari da. Hori dela eta, Udalak proiektu jasangarriak bultzatzen ditu, baliabideen erabilera eraginkorra sustatuz eta ingurumenaren kalitatea hobetuz, izan ere, bertan bizi garenon bizi-kalitatea oso lotuta dago gure ingurumenaren egoerarekin. Zuhaitzek, gure inguruak, bertako espezieak eta biodibertsitateak zuzenki eragina dute horretan, zuhaitz eta landareek, herria apaintzeaz gain, beste onura motak ere badituzte herritarrengan: lurreko oxigenoaren sortzaile nagusiak dira, airea garbitzen dute eta tenperatura erregulatzen dute, berotegi efektua gutxituz” nabarmendu du. “Udalak bertako espezietako zuhaitzak landatzen jarraituko du urtez-urte. Egun, kentzen ari garen zuhaitzak baino gehiago landatzen dira, eta kentzen diren horiek, hainbat arrazoirengatik kentzen badira ere, kanpoko espezieak dira orokorrean, eta bertakoengatik ordezkatzen ditugu”.

 

2019an 390 zuhaitzetik gora landatu ziren

Udalak aurrera darrai bertako zuhaitz autoktonoen landaketarekin. Iaz 390 zuhaitzetik gora landatu ziren. Zehazki, honako guneetan burutu ziren landaketak:

  • Zuhaitz eguna baliatuz, Antoniñan 220 zuhaitz landatu ziren: haltzak 50 eta sahatsak 170.
  • Zuhaitz egunean bertan azaldu ziren beste proposamen batzuk Antoniñan landaketarekin jarraitzeko. Helburua zen biodibertsitatea handitzea eta batez ere txorientzat elikagaia bermatzea. Landatu dira: 100 haltza gehiago, 5 pago, 12 fruta arbola eta basoko fruitudun zuhaixkak, guztira 25.
  • Kurtzetxikin, dantzaleku inguruan, landatu dira 5 gaztainondo eta 5 intxaurrondo.
  • San Balerio parkean landatu dira 10 gaztainondo eta 10 intxaurrondo.