Arrasateko Udalak 454.541,79 euro bideratu du 2020ko dirulaguntzetan gazteria, kultura eta euskara alorreko eragileak eta ekimenak babesteko

2020/09/24
Talde, elkarte eta erakunde horiei eskainitako dirulaguntzen helburua da haien programak diruz lagundu eta indartzea.

Arrasateko Udalak berriki onartu ditu 2020ko dirulaguntzak, Euskara, Gazteria, Kultura, Emakumea eta Hezkuntza alorreko ekimen, talde, elkarte eta erakundeen artean banatzeko. Horren arabera, udalak guztira 454.541,79 euro bideratuko du alor horietan lan egiten duten talde guztien lana balioan jarri eta bultzatzeko.

Diru kopuru horretatik 257.641,85 euro banatu du Euskara alorreko elkarteen eta erakundeen artean: Txatxilipurdi elkarteak hiru dirulaguntza jasoko du (jarduera orokorra, guraso.eus eta Freskura ekimenetarako), AED, Komunikazio Biziagoa -Argia, Goiena papera eta telebista, Goiena irratia, Kontseilua elkartea, Laneki elkartea, Arkodi, Badihardugu, Araba euskaraz, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroan Euskal eskola publikoa eta Herri Urrats.

Hezkuntza alorrera 157.513,94 euro bideratu du udalak: Arizmendi ikastola, Arrasate Institutua, Arrasate Herri eskola, Arizmendi ikastola-gurasoen elkartea, Arrasate Institutua-gurasoen elkartea, Arrasate Herri eskola-gurasoen elkartea, HHI-EPA, Debagoieneko Hasierako Lanbide prestakuntza zentroa eta Mondragon Unibertsitatea.

Halaber, 28.487,00 euro ere bideratu du hauentzat: Izartsua Belenzaleen elkartea, Artgazki, Portaloi, Goikobalu abesbatza, Ozenki elkartea, ARTE tailaginen elkartea, Margo taldea, Sanbamaña batukada elkartea, Loixe zeramika taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Doke antzerki taldea eta Julio Galartaren lagunak elkartea.

Gazteriak 5.450 euro bideratu du AEDrentzat, eta Berdintasun sailak 5.449 euro Ekin Emakumeak ekimenarentzat.

Talde, elkarte eta erakunde horiei eskainitako dirulaguntzen helburua da haien programak diruz lagundu eta indartzea.