6.000 egutegi banatuko ditu Arrasateko Udalak herritarren artean, “herriko komertzioen laguntzarekin”
2025/12/18
6.000 egutegi banatuko ditu Arrasateko Udalak hirugarren urtez herritarren artean. Egutegietan jasotzen diren argazkiak, Artgazki elkartearekin elkarlanean, abiatutako argazki lehiaketaren irabazleak dira, eta irabazleei sariak banatzeko aprobetxatu dute gaurko aurkezpena.
Herriko 137 komertzioetan eskatu ahal izango da
Egutegiak doakoak dira eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira herriko dendetan eta tabernetan eskatuta. Horretarako, izen ematea ireki zuen Arrasateko Udalak, eta 137 negozio txikik parte hartuko dute banaketan (zerrenda behean). Dendedetan kartela jarriko dute dendariek egutegiak dituztela jakinarazteko. Horiez gain, Arrasateko Udal Bibliotekan ere izango dira ale batzuk eskuragarri.
Modu horretara, egutegien banaketa baliatu nahi da herritarren eta komertzio txikiaren artean harremana estutzeko, auzoan edo inguruan ditugun komertzio txikiak herritarrarengana gerturatzeko, eta komertzio txikiak dituen eskaintzak jakin eta horiek ezagutzera emateko; gertuko dendek ematen duten erraztasun eta konfiantzazko zerbitzuez jabetzeko, hain zuzen.
Arrasatetik eta Arrasaterako egindako egutegia
Egutegiek Arrasateko jai egunak jasotzeaz gain, bestelako kirol, kultura, festa eta ospakizunak jasotzen ditu. Jaien eta ospakizunen artean daude San Juanak, Aratusteak, Maritxu Kajoi eta Santamasak, baita auzoetako jaiak ere. Kirol ekitaldien artean Arrasate-Udalatx mendi lasterketa, Errugbi taldearen garagardo festa, Mondranbike Santamas krosa eta San Silbetre krosa jasotzen ditu egutegiak, eta amaitzeko, kultura ekimenek ere hartu dute lekua. Alor horretan egutegian daude Santa Ageda eguna, Gaba Baltza, Nazioarteko Akordeoi lehiaketa, San Nikolas eta Olentzeroren irteera. Euskararen egunak, Martxoak 8, Sexu Askapenaren eta LGTBIQ+ harrotasun eguna, Aberri Eguna edota Erreka Garbiketa bezalako egunak ere aurten izango dute beraien lekua.
Udalaren 2026ko egutegiak jasotzen ditu, tokiko jaiez eta ekimenez gain, ilargi egutegia, tenporen egutegia eta urtaro aldaketen egunak ere bai.
Argazki lehiaketako irabazleek sari bikoitza

Arrasateko Udalak eta Artgazki elkarteak elkarlanean deitutako argazki lehiaketaren irabazleek “sari bikoitza jaso dute” gaurkoan. Alde batetik lehiaketaren sari ofiziala, Arrasateko dendetan gastatzeko 150 euroko bonua, eta, bestetik, Arrasateko etxeetan eskegita egongo den egutegian norberaren argazkia egotea. Honako hauek dira irabazleak:
- IÑAKI RUBIO NIETO: azaleko atzeko argazkia
- FERNANDO IZQUIERDO: urtarrila
- AITOR ARRUTI TENA: otsaila eta martxoa
- ARITZ GORDO: apirila
- MAITANE RODRIGUEZ: maiatza eta azaleko argazki txikia
- MIGUEL ÁNGEL PUENTE GARCÍA: ekaina eta iraila
- PEDRO SAN ROMAN: uztaila
- ANÍBAL CARMONA BRITO: abuztua
- UNAX OTEGI ALTOLAGIRRE: urria
- IÑIGO SAN VICENTE MENDIZABAL: azaroa
- JON ALZA: abendua
Non eskatu egutegia: komertzioen zerrenda
ERDIGUNEAN
- Udal Biblioteka
- AGIRRE-ETXE
- AISE ILEAPAINDEGIA
- AITOR BELARDENDA
- Aiur Fisioterapia Zentroa
- Alegria Loteria
- Altuna lurrindegia
- AMETS ALTZARIAK
- Angela estetika
- Arrásate hileta Berria
- Arrasate Logopedia Zentrua
- Arrasate Optika
- ARRASATE OPTIKA
- Artgazki
- Ausart ileapaindegia
- Azulmarino bidaiak
- Bar Kajoi
- Basati
- BEDS
- BEGIA OPTIKA
- Beinke
- BIOK ILEAPAINDEGIA MIXTOA
- cafeteria express
- DENETIK
- dental arrasate
- DENTAL ARRASATE S.L
- Doke
- Dondeyon.k.Portalon
- Dublin Irish Pub
- Eguren arraindegia
- Eguzkilore Ikuztegia d2013-tik
- eiie
- ELENA MODA
- Elkoro Osagarriak
- ennea
- Errekamendi
- EYA ALTZARIAK
- Eyg
- Farmacia
- Farmazia Zarugalde38
- Forum Sport
- GARE LORADENDA
- GAROA BIODENDA
- GOIZALDE
- Goxo goxua
- Ileapandegia toni y sandra
- INTERSPORT LORAMENDI GARIBAI
- Iratzeder
- Iturriotz taberna
- ITZALA TABERNA
- Izadi belar denda 2
- Izadi 1 belar denda
- Izozkitegi
- IZPI ETXETRESNAK
- Janari denda
- Josle
- Karibu
- Kili kolo
- Lasagabaster
- Laztana
- LORA TABERNA
- LORE Ileapaindegia
- Luko jantzidenda
- MAREAROJA INTERNACIONAL SL
- Marina López Ruiz Farmazia
- MARKIEGI
- Masajes Osteopatia Abuin
- MULTIÓPTICAS
- Nahi taberna
- Nua estetika zentroa
- OBJEKTUAK
- Okoretegi
- Ondare Jatetxea
- ORANGE
- Oskar Vitoria Bitxitegia
- Otamendi harategia
- PELUQUERIA - JOSE ANTONIO
- Pizzeria Muxibar
- portaloi optika
- RESUSTA-KARRIKIRI
- RUMBA
- RUMBA STREET FOOD
- Saburdi Harategia
- Sampry
- Sikol lentzeria
- Tejidos Lilura
- Tokion
- Traskilon
- TTUKUN
- Txoko 2
- Txuri-beltz
- Udalatx
- URIBESALGO ASEGURUAK
- Zubia Oinetakoak
- Zubiaga bitxitegia
ELMA
- Amaia Albes Moda Akademia eta Estudioa
- arazi interiorismoa
- BIBAI inmobiliaria
- Kids&Us Arrasate
- SANTA MARINA FARMAZIA
MUSAKOLA
- Bar Basilio
- BZ SISTEMAS
- eguren arraindegia
- GOIENA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L.
- Iluna taberna
- Jey Juliwer
- Maiatz
- MRW
- Yael ile apaindegia
- Jubilatuen etxea
SAN ANDRES
- Bar Avenida
- Bar Nuevo
- EDERTU
- ETXEKIDE COMUNIDADES, S.L.
- INTERSPORT LORAMENDI SAN ANDRES
- JUBILADOS DE ABAROA
- Kapikua
- LIZARRALDE KIROLAK
- Mae ileapaindegia
- Mae ileapaindegia
- MariC Nails
- Ontzidenda
- Tantaka Taberna
UDALA AUZOA
- Uxarte
URIBARRI-ERGUIN
- Zarugalde farmazia
- Bar corinto
- ESCAYOLAS DEL HOYO S.L.
- Hazten Psikologia
- ITZIAR UGARTE OPTIKA
- Larrea Lenceria
- Le Kuk - Jateko Prest
- Mercería Juliette
- PUERTAS Y VENTANAS ION
- SUMENDI
- Txitxinpe
- Jubilatuen etxea
SANTA MARINA
- Jubilatuen Etxea Santa Marina