80 urtetik gorakoei omenaldia

2018/05/29
Card image cap
Ekainaren 24an Udalak herriko aiton-amonei omenaldi bat eskainiko die

San Juan Jaiak laster direla eta, Alkatetza honek, urtero garai honetan ohi bezala,  80 urtetik gorako guztiei gogora erazten diegu datorren ekainaren 24an Udalak herriko aiton-amonei omenaldi bat eskainiko diela eta, bertan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea zabalik dagoela. Izena emateko behar-beharrezkoa izango da Nortasun Agiria aurkeztea.

BAZen (Maisu Arano Kalean) eman behar da izena, datorren ekainaren 16a baino lehenago, jendearentzako zerbitzu-orduetan.