Omenaldia 80 urtetik gora dutenei

2019/05/29
Card image cap
Ekainaren 24an udalak omenaldia egingo die herriko pertsona nagusiei

San Juan jaiak laster izango direla eta, Alkatetza honek, urtero garai honetan egin ohi duen bezala, gogora ekarri gura die 80 urtetik gora duten guztiei datorren ekainaren 24an udalak omenaldia eskainiko diela herriko pertsona nagusiei; eta bertan parte hartu gura izanez gero, izena emateko epea zabalik dagoela.

BAZen (Arano eta Garcia maisu-maistren Kalean) jendearentzako zerbitzu orduetan edo webgunean, datorren ekainaren 17ra arte.