Arrasate eta Bilbo lotzen duten bi autobus zerbitzuen inguruan jakin beharrekoa

2011/05/17
Card image cap
Linea bakoitzak bere funtzionamendu autonomoa du

LURRALDEBUS eta BIZKAIBUS dira dagoeneko  Arrasate eta Bilbo lotzen dituzten bi  autobus lineak. Lehenengoa Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du, eta bigarrena, aldiz,  Bizkaikoak.

Hori dela eta, linea bakoitzak bere funtzionamendu autonomoa du. Horrek esan nahi du bakoitzak bere  ordutegia, prezioa, geltokiak,  ibilbidea, iraupena, eta abar daukala.

Berezitasunetako bat da LURRALDEBUSeko autobusetan ordaintzeko txartel bakarra erabili behar  dela eta BIZKAIBUSeko autobusetan, berriz,  creditrans txartela.

 

Informazio gehiago ikusi hemen