Zabalik da epea Abaroa Jubilatu Etxearen taberna aretoa ustiatzeko lehiaketan izena emateko

2019/05/29
Eskabideak BAZen edo Herritarren Atarian aurkeztu daitezke, hilaren 12ra arte
Zabalik da epea Abaroa Jubilatu Etxearen taberna aretoa ustiatzeko lehiaketan izena emateko

Arrasateko Udalak, Abaroa Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

Eskaintzak aurkeztea

Proposamenak aurkeztu beharko dira Herritarren Atarian edo BAZ-en (Biztanleen Arreta Zerbi­tzua), Herritarren Atarian dagoen izen-emate orriaren modeloa jarraituz, ekainaren 12ra arte.