Abian da 2026ko Arrasateko egutegia egiteko argazki lehiaketa
2025/09/10
Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2025ko urriaren 1etik 15era izango da.
Datorren urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Honako hau hirugarren lehiaketa izango da.
16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, urriaren 1etik 15era izango da, eta, gehienez, bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Argazki bakoitzak sari bana izango du, 150€ko erosketa bonoa, herriko komertzioetan erabiltzeko.
Ezagutu hemen 2026ko Arrasateko egutegia egiteko III. argazki lehiaketaren oinarriak.