Abian dira XXVIII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak

2018/03/19
Card image cap
Martxoaren 20tik aurrera hainbat ekimen burutuko dira

Ikasleen artean,antzerkizaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz,  XXVII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak antolatu ditu Hezkuntza Sailak, Kultura sailarekin elkar lanean. Jarduera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta  DBHko ikasleei zuzenduta dago eta hainbat ekimen burutuko dira.

  • Martxoaren 20an - DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra, LHko  5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte.
  • Apirilaren 10an, 11an, eta 12an - LMHko 6. mailako  ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko
  • Apirilaren 19an, 20an, 25ean, 27an eta maiatzaren 3an - Amaia Antzokian LMHko, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Hastapeneko  ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 8 emanaldi eskainiz.
  • Maiatzaren 15ean eta 17an - Jon Zubiaga aktorea eta Olatz Pagaldai aktoresa DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galdereei erantzutera

 

Aktibitate hauen helburuak dira:

 

  • Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
  • Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
  • Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
  • Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.
  • Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideez baliaturik.
  • Kultur trasmisioa eta aisia.
  • Baloreetan oinarriturikoa hezkuntza.

 

Arrasateko Institutuko eta Arizmendi Ikastolako ikasleek emango diot hasiera jardunaldieei euren antzezlanak taularatuz Amaia antzoian, herriko beste ikastoletako haurren aurrean. Emanaldiei buruzko informazioa, triptiko honetan eskuragarri duzu.