Abiatu da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

2023/09/06
Card image cap
Okendo, Santamaña eta Usaetxeko ludotekek irailaren 11n irekiko dituzte ateak , astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Iritsi da iraila eta honekin batera Arrasateko Ludotekek eta Gaztetxokoek ere ohiko jardunari helduko diote.

Zerbitzuon helburua da aisialdi hezitzailea oinarri duten kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, herriko haurren eta nerabeen interesak, beharrak eta egoera emozionala erdigunean jarrita.

LUDOTEKAK: ate irekiak irailaren 11tik 29ra arte

3-11 urte bitarteko haur guztiei zuzendutako zerbitzuak dira. Jolaserako eta gozamenerako guneak, ondo pasatzeko, pertsonen artean harremanak sortzeko, auzoan eta herrian parte hartzeko, sormena eta emozioak azaltzeko… betiere, berdintasuna, euskara eta inklusioa oinarri hartuta.

Okendo, Santamaña eta Usaetxeko ludotekek irailaren 11n irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Irailaren 11tik 29ra ate irekiak egongo dira. Egun horietan, 3 ludotekak irekita egongo dira zerbitzuak bertatik bertara ezagutzeko, hezitzaileekin berba egiteko, … Eta urriaren 2tik aurrera izena eman duten haurrek aukera izango dute ludotekara gerturatzeko.

Izen emateak: Ludoteketan edo online www.arrasate.eus webgunean. Izena eman daiteke hiruhileko bakoitzerako edo urte osorako.  Kuota: 30 € urte osoan / 10 € hiruhileko.

GAZTETXOKOAK: zabalik irailaren 12tik aurrera

12 eta 17 urte bitarteko nerabeei ere espazio bat eskaini gura zaie beren garapenean esanguratsuak diren arloak lantzeko: pertsonen arteko harremanak, parte hartzea, sormena, autonomia, emozioak…

Auzoetako gaztetxokoak irailaren 12an zabalduko dira, martitzenetik egubakoitzera, 17:00-20:00.

 

 

 

 

GAZTELEKUA

 

Nerabeei zuzendutako aisialdi eskaintza GAZTELEKUtik bideratzen da, Nafarroa etorbidean dagoen tren geltoki zaharrean. Irailaren 15ean irekiko da, egubakoitza, 18:00etan. GAZTELEKUA astebururo irekitzen da, ordutegi honekin: egubakoitzean 18:00-21:00 / zapatuan eta domekan 17:00-21:00.

 

Informazio gehiago gura izanez gero, jo Gazte bulegora, deitu 943 25 20 65 telefonora edo idatzi gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera.