Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

2025/09/03
Card image cap
Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 8an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Iritsi da iraila eta honekin batera Arrasateko Ludotekek eta Gaztetxokoek ere ohiko jardunari helduko diote.

Zerbitzuon helburua da aisialdi hezitzailea oinarri duten kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, herriko haurren eta nerabeen interesak, beharrak eta egoera emozionala erdigunean jarrita.

LUDOTEKAK: zabalik irailaren 8tik aurrera

3-11 urte bitarteko haur guztiei zuzendutako zerbitzuak dira. Jolaserako eta gozamenerako guneak, ondo pasatzeko, pertsonen artean harremanak sortzeko, auzoan eta herrian parte hartzeko, sormena eta emozioak azaltzeko… betiere, berdintasuna, euskara eta inklusioa oinarri hartuta.

Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 8an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Aurten nobedade batekin hasten gara: matrikula DOAN izango da.

Izen emateak: Ludoteketan edo online izenemateak.arrasate.eus

GAZTETXOKOAK: irailaren 9an irekiko dira

12 eta 17 urte bitarteko nerabeei ere espazio bat eskaini gura zaie beren garapenean esanguratsuak diren arloak lantzeko: pertsonen arteko harremanak, parte hartzea, sormena, autonomia, emozioak…

Auzoetako gaztetxokoak irailaren 9an zabalduko dira, martitzenetik egubakoitzera, 17:00-20:00.

GAZTELEKUA: zabalik irailaren 12tik aurrera

Nerabeei zuzendutako asteburuko aisialdi eskaintza GAZTELEKUtik bideratzen da, Nafarroa etorbidean dagoen tren geltoki zaharrean. Irailaren 12an irekiko da, egubakoitza, 18:00etan. GAZTELEKUA astebururo irekitzen da, ordutegi honekin: egubakoitzean 18:00-21:00 / zapatuan eta domekan 17:00-21:00.

Informazio gehiago gura izanez gero, jo Gazte Bulegora, deitu 943 25 20 65 telefonora edo idatzi gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera.

Gaztetxokoa 25-26