Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan
2026/09/07
Iritsi da iraila eta honekin batera Arrasateko Ludotekek eta Gaztetxokoek ere ohiko jardunari helduko diote.
Zerbitzu hauek kalitatezko aisialdi hezitzaile eskaintza bideratzen diete herriko haur eta nerabeei, haien interesak, beharrak eta egoera emozionala erdigunean jarrita.
LUDOTEKAK: zabalik irailaren 7tik aurrera
3-11 urte bitarteko haur guztiei zuzendutako zerbitzuak dira. Jolaserako eta gozamenerako guneak, ondo pasatzeko, pertsonen artean harremanak sortzeko, auzoan eta herrian parte hartzeko, sormena eta emozioak azaltzeko… betiere, berdintasuna, euskara eta inklusioa oinarri hartuta.
Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 7an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.
Iaz bezala, aurten ere matrikula DOAKOA izango da.
Izen emateak: Ludoteketan edo online: izenemateak.arrasate.eus Irailaren 1etik aurrera
GAZTETXOKOAK: irailaren 8an irekiko dira
12 eta 17 urte bitarteko nerabeei ere espazio bat eskaini gura zaie beren garapenean esanguratsuak diren arloak lantzeko: pertsonen arteko harremanak, parte hartzea, sormena, autonomia, emozioak…
Auzoetako gaztetxokoak irailaren 8an zabalduko dira, martitzenetik egubakoitzera, 17:00-20:00.
Aurtengo ikasturtea nobedade batekin hasten gara: egokitzapen lanak amaituta, San Andreseko Gaztetxokoa bere betiko lekura bueltan da, guztiz eraberritua, nerabe guztiak gonbidatuta daude instalazio berriak ezagutzera.
GAZTELEKUA: zabalik irailaren 11tik aurrera
Nerabeei zuzendutako asteburuko aisialdi eskaintza GAZTELEKUtik bideratzen da, Nafarroa etorbidean dagoen tren geltoki zaharrean. Irailaren 11an irekiko da, egubakoitza, 18:00etan. GAZTELEKUA astebururo irekitzen da, ordutegi honekin: egubakoitzean 18:00-21:00 / zapatuan eta domekan 17:00-21:00.
Informazio gehiago gura izanez gero, jo Gazte bulegora, deitu 943 25 20 65 edo idatzi gaztebulegoa@arrasate.eus

