Abonua doan Kanpainak badauka saritua

2018/02/15
Card image cap
Josune Moron Sanchez-ek urteko “Plus” abonu familiarra doan izango du aurten “2018ko Abonua doan lortu” Kanpainako zozketako irabazlea izan baita. Guztira 400 erabiltzaile izan dira otsailaren 2an egin zen zozketan parte hartu zutenak

Pasa den urte bukaeran Arrasateko Udaleko Kirol Sailak “2018ko Abonua doan lortu” kanpaina habian jarri zuen bere erabiltzaileen artean. Horretarako egin behar zena zen, urtarrilaren 31 baino lehen kirolaonline.arrasate.eus helbidean online zerbitzua erabili ahal izateko altan eman eta bakoitzaren datuak eguneratu.

Guztira 400 pertsona izan dira tramite hau egin dutenak eta guztiak sartu ziren otsailaren 2an egin zen zozketan. Bertan saritua Josune Moron Sanchez arrasatearra suertatu zen eta berak erabiltzen zuen abonu mota “Plus familiarra” zenez, aurten doan disfrutatu ahal izango du zerbitzu horretaz. Sarituak atzo jaso zuen bere premioa Ander Garay Kirol Zinegotziaren eskutik.

Zorionak Josune!