ACABE elkarteak “Zure gorputza bizitzea: baskulatik haratago” hitzaldia eskainiko du urriaren 16an Emakume Txokoan
2026/10/07
Nahiz eta gizarteak gorputzaren asegabetasuna gazteriarekin lotu ohi duen, ACABE elkarteak ohartarazi du gero eta emakume heldu gehiago iristen direla beren elkartetik elikadura-arazo larriekin eta beren gorputzen aurkako borroka sakon batekin. Errealitate horien atzean presio estetikoak, rolei atxikitako kargak eta eragindako minak daude, askotan elikaduraren nahiz baskularen kontrolerako joerara modu inkontzientean desplazatzen direnak.
Elkartearen ikuspegitik, elikadura-nahasteak ez dira aukera indibidual bat edo patologia isolatu bat, gainkargatzen eta baliogabetzen gaituen sistema baten aurrean garatutako egokitzapen-erantzun eta biziraupen-mekanismoak baizik. Horren harira, ACABEk nabarmendu du gorputz-asegabetasuna oso negozio errentagarria dela gure osasun mentalaren kontura mantentzen dena, eta gorputzarekiko lotura osatzea gure matxinada kolektiborik handiena dela gaineratu du.
Hitzaldiak alderdi teoriko zein praktikoak eskainiko ditu dinamika bisualen bidez. Saioa Yolanda Iglesias ACABE elkarteko psikologoak emango du.
Ekitaldiaren xehetasunak:
● Ekitaldia: “Zure gorputza bizitzea: baskulatik haratago” hitzaldia.
● Hizlaria: Yolanda Iglesias (ACABE elkarteko psikologoa).
● Data: Urriak 16, egubakoitza.
● Ordua: 18:00etan.
● Tokia: Emakume Txokoa.
● Hizkuntza: Gaztelaniaz.
● Sarrera: Irekia da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.