Adikzioen prebentziorako udal plan berria prestatzen hasi da Arrasate, inkesta eta partaidetza foroekin
2026/03/13
Arrasateko Udalak Adikzioen Prebentziorako Udal Plan berria egiteko prozesua jarri du martxan. Proiektu honen helburu nagusia drogen mendekotasunak zein bestelako mendekotasunak prebenitzeko estrategiak eta ekintzak sortu eta abian jartzea da.
Prozesu honetan herriko gizarte eragile ezberdinen parte-hartzea sustatzeko, hainbat partaidetza-foro antolatu ditugu, hezkuntza, aisialdia, osasuna eta gizarteratze eremuan lanean dihardute pertsonekin.
Galdetegi bat, herritarren kezkak ezagutzeko
Bestalde, inkesta parte-hartzaile bat ere diseinatu dugu herritarrek bete ahal izateko. Lortzen diren emaitzek plan berrian ekintza espezifikoak definitzeko eta txertatzeko balioko dute, herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiei erantzuna emateko.
Udalak galdetegia erantzutera animatu nahi zaituzte, galdetegia apirilak 1era arte bete ahal izango da.