Agerre eta Santa Teresa kaleen aldi baterako trafiko itxiera

2023/09/14
Card image cap
Musakolako igogailuak muntatzeko obren ondorioz

Datorren astean, irailaren 18tik 22ra, igogailuak muntatzeko lanak egingo dira Musakola eta Santa Teresa arteko eremuan, udalerriko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko, aldi baterako itxi behar da trafikoa Agerre eta Santa Teresa kaleetan.

Neurri hori funtsezkoa da kamioiek eta garabiek modu seguru eta eraginkorrean lan egin dezaten igogailuak muntatzeko eremuan. Egun horietan, ezin izango da ibilgailurik ibili kale horietan, eta segurtasun hesiak jarriko dira zenbait tokitan, eragindako eremua mugatzeko.

Barkamena eskatzen dugu horrek inguruko egoiliarrei eta bisitariei sortu diezazkiekeen eragozpenengatik, eta udaletik eskatzen da arduraz jokatzeko.