Aholkularitza zerbitzua Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko
2018/10/31
Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak, Toki Garapeneko Sailarekin elkarlanean, zerbitzu bat antolatu du Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko.
Helburua da Arrasateko merkatariei baliabideak eskaintzea komunikazio eta publizitate kanpainak genero ikuspegitik egoki bideratu daitezen. Zerbitzua dago Arrasateko merkatari guztiei eskainia.
Arantza Santesteban adituak formazio saio bat eskainiko du azaroaren 21ean, Kulturaten. Ordutegia 15.00-16.30. Horrez gain, edozein zalantza, gomendio edo esku hartze behar izanez gero, aholkularitza telefonikoa eskainiko du azaroaren 5etik abenduaren 31ra arte. Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.30-20.00 ( astelehenetik egubakoitzera).
Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 19ra arte, Emakume Txokoan.
Albiste erlazionatuak
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23