Alde Zaharrean zuntz-optikoa ezartzeko operadore batekin harremanetan dago Udala

2020/09/08
Alde zaharra monumentu historiko izendatua dago eta babes maila altua du; horrek zaildu egin du orain arte operadoreak zuntz optikoa jartzea egin behar duten inbertsioa berau ezartzeko altua delako.

Alde Zaharrean zuntz-optikoa ezartzeko operadore batekin harremanetan dago Udala. Alde zaharra monumentu historiko izendatua dago eta babes  maila altua du; horrek zaildu egin du orain arte operadoreak zuntz optikoa jartzea egin behar duten inbertsioa berau ezartzeko altua delako. Hala ere,  Udala interesa duen operadore batekin dago jada harremanetan eta espero da datorren hilabetean alde zaharreko bizilagunei zuntz optikoa eskaintzea.

Udala herritar orok sarbide digital egokia izan dezan lanean dihardu, arrakala digitalari aurre egin eta zuntz optikoa herri osoan hedatu dadin, baita ere Alde Zaharrean.