Aldi baterako lan eskaintzak
2018/12/06
Gabonetako patinaje begiraleak eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak
Arrasateko Udalak oinarri-arauak onartu ditu Gabonetako hiru patinaje begiraleak kontratatzeko eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak sortzeko. Orohar hauek izango dira lan postu horien zereginak:
- Gabonetako patinaje begiraleak: Gabonetako izotz pista dinamizatzea, pistaren mantentze lanak egitea eta erabiltzaileei laguntza ematea.
- Biltegizaina: udal biltegiko materiala jasotzea, eregistratzea eta mugimenduez (sarrera-irteerak) arduratzea, egunean mantenduz fitxategi informatikoak.
- Harreragile-atezain: herritarrei zerbitzua ematea ezarrita dauden informazio bideetako edozeinetan (bertatik bertara, telefonoz eta era telematikoan).
Aipatu oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke, “Lan Eskaintza Publikoa” atalean.
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaiek abenduaren 4tik 10 arteko epea daukate izena emateko, BAZen, udal webgunean edo Lanbiden.
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- ‘Zerbitzu berezietako (C2)’ langile bi hautatzeko deialdia 2022/07/07
- Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du 2022/06/15
- Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. 2022/05/23
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12