Amaia antzokiko urtarrila-martxorako programa aurkeztu dugu.

Antzerkia, dantza, musika eta literatura eskaintza aberatsa, herrian bertan gozatzeko, urrunago joan behar izan barik

Gaur eguerdian aurkeztu dugu  Amaia Antzokian urtarrila eta martxoa bitartean izango diren arte eszenikoen programa. Egitaraua gure agendan kontsultatu dezakezu edo inprimatzeko jeitsi.

Antzerkia, dantza, musika eta literatura ardatz, 2015eko lehen hiruhileko honetan luzatzen dugun eskaintzak baditu azpimarratzeko moduko zenbait kontu:

ANTZERKIA: GAUR EGUNGO  EUSKAL EKOIZPENAREN ISPILU 

  • Urtarrilaren 18an izango dugun Deja vu Panpin laborategia euskal antzerki  garaikidearen ordezkaritza da: soila, gaztea eta gazteei begira egina.
  • Komedia: Inauteriari lotuta Gorka Aginagalde izango da protagonista, “De cuerpo presente” antzezlanean.
  • Txalo konpainiaren “Erdibana” da antzerkian azpimarratzeko dugun beste lan bat, martxoaren 15ean izango da ikusgai Amaian, Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz euskal aktore ezagunen eskutik.


HAUR ANTZERKIA FAMILIAN IKUSTEKO

Hilero haur antzerki bana eskainiko dugu Amaia Antzokian:

  • Markeliñek “Kixote” lana taularatuko du urtarrilaren 24an, klasikoa oinarri hartuta, bere ikutu berezi eta zaindua emanez: Trapezista bat eta bi aktore emakume, adiskidetasuna ardatz.
  • Borobilek umorea eta sukaldea jarriko ditu taula gainean, otsailaren 28an, “On Egin” lanarekin.
  • Deabru beltzak konapiniak, zuzeneko musika baliatuta,  opera gerturatuko digu martxoaren 21ean, “Opera abeslaria”rekin.


“ITZALAK-TXORIAK”: DANTZAREN PRESENTZIA

Eusko Jaurlaritzak lagundutako dantza zirkuituaren barruan kokatuta dago emanaldi hau. Unibertsalak bihurtu diren hemengo musikariak, Europa osoko dantzariekin eta Italia eta Euskal Herriko koregrafoekin elkartu Itzalak-Txoriak egiteko.

Mota guztietako publikora eraman nahi du dantza garaikidea, mugimenduaren musikaltasunarekin eta dantzaren zirrararekin seduzitu nahi du publikoa Dantzaz konpainiak lan honekin.

Esan, gainera, Dantzaz konpainiak Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean ari dela 2013-2014 ikasturtetik, ikasleengan dantzaren ezagutza eta, era berean, zaletasuna zabaltzeko.

MUSIKA ETA LITERATURA:

  • Alberto Urretxok (eta beste batzuk) sortutako Euskadi Brass taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 22an. Kontzertu horretan gonbidatu arituko da Kirmen Uribe idazlea; musika eta literatura uztartuz.
  • Opera: G. Puccinire Tosca opera izango dugu neguko denboraldia ixteko. Ozenki eta Sasibil elkarteek ekoiztuta.