Ana Urkizaren hitzaldia

2007/02/19
Card image cap
Emakume Txokoak antolatuta, Emakume idazleak euskal literaturan gaia jorratuz, ZORTZI UNIBERTSO, ZORTZI IDAZLE liburua aurkeztuko du Ana Urkiza idazle ondarrutarrak.

Liburu honetan zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OÑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz. Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak jasotzen dira bertan.

Hauxe da hitzordua:

Eguna: Otsailak 22, osteguna
Lekua: Kultur ateko areto nagusian
Ordua: 19:00etan