Anboto kaleko etxeen atzealdean bidegorri zati bat urbanizatu du Udalak

2014/07/02
Anboto kaleko etxeen atzealdean dagoen bidegorri zatia baldintza egokietan jarri du Udalak obrak egin ondoren.

Joan den maiatzaren 30ean Anboto kaleko etxeen atzealdetik igarotzen den bidegorriaren zatia urbanizatzeko obren onarpen akta formala sinatu zuen Udalak.

Zati hau Musakola-Gesalibar ardatzaren barruan sartuta dago. Izan ere, ardatz horretan zati honek ez zituen gutxieneko baldintzak betetzen (hormigoizko kapa bat zegoen eta zuloz beteta; ez zeukan argiteriarik). 180 metro luze duen zatian azaleko lanak (zolatzea eta ur bilketa) eta argiteria falta ziren, eta hori izan da burutu dena. Argiteria publikoa jarri denez, bide zati honetan segurtasuna indartu egin da.

Obra horiek Excavaciones Besaide, SA enpresak burutu ditu eta 59.154 euroko kostua izan dute.

Obrak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko Programan” aurreikusitako dirulaguntza eman dio Arrasateko Udalari, 7.020 eurokoa.

Anboto kaleko atzealdeko bidegorria